• Español
  • Euskara

Joseba Gotzon

www.josebagotzon.com

  • Bio
  • Gira
  • Discografía
  • Vídeos
  • Publicaciones
  • JG Fe Art
    • Exposiciones
    • Colección Zortzi
    • Colección Tubo
    • Colección Tablilla
    • Colección Otxotea
    • Colección Deko
    • Colección Varilla
    • Otras esculturas
  • Blog

Nortasuna

Música: Joseba Gotzon
Letras: Joseba Gotzon / Andoni Egaña
Producción: Joseba Gotzon
Arreglos: Margarita Lorenzo Reizabal
Artistas invitados: Niko Etxart eta Gontzal Mendibil
Piano: Margarita Lorenzo Reizabal
Violoncello: Erwin Grafe
Viola: Lorea Rada
Violin:  Beñat Aresti
Violin: Pilar Martínez
Percusión: Patxi Goikoetxea
Portada:  Inmaculada González Arkaute
Invitados: Jose Angel Iribar, Josu Urrutia, Julio Salinas, Laurentzi Gana, Iñaki Perurena, Aitor Zabaleta, Jean  Paul Olmos, Andrés Molina, Bárbara Barrie, Junkal Mendiguren, Nagore Gabellanes.

Zuri, gorri ta berde

Gorria gure adorearena
Berdea berriz esperantzararena
Euskal selekzioak ez ote dira?
Gure ispilu, gure izaera.

Zuri, gorri ta berde gure koloreak
Defenda ditzagun mundu guztian
Zuri, gorri ta berde gure koloreak
Daramatzagu bihotz-bihotzean.

Zuria kiroltasun eredua
Jakitun izan dadila mundua
Taldeen oinarri, babes bezela
Bizi nahi duen herri bat dela.

Zuri, gorri ta berde gure koloreak
Defenda ditzagun mundu guztian
Zuri, gorri ta berde gure koloreak
Daramatzagu bihotz-bihotzean.

Hainbeste urte ez ditu alferrik
Gaur egunean ez diogu zorrik
Ez Espainiari ez Frantziari
Hau baino ez da gure ordezkari.

Zuri, gorri ta berde gure koloreak
Defenda ditzagun mundu guztian
Zuri, gorri ta berde gure koloreak
Daramatzagu bihotz-bihotzea.

—

Zergatik izana ito?

Mila beatzireun ta hamabostez
Maiatzaren hamabiko
Egun hartantxe selekzio bat
Martxan jarri zen betiko
Bizkaia edo Norte izenez
Zergatik izana ito?
Han osatu zen selekzioa
Euskalduna zen ta kito.

Catalunyarren aurka lortu zen
Lehenbiziko garaipena
Madrilen aurka berdinketara
Iritsi ziren hurrena
Kapitaleko kazetarien
Haserraldi nabarmena…
Ez zen hain txarra, txarra izanda
Irabazten zekiena.

Ez omen zuten teknikarikan
Ez omen zuten indarrik
Madrilen ez zen falta inondik
Gandor gabeko oilarrik
Euskaldun haiek garaile ziren
Parte hartuta bakarrik
Ta garaileak ez du izaten
Garaipenaren beharri.

—

Europako jira

Gerra ziilarekin
Bazter denak nahasi
Selekzioa ere
Zerbaitetan hasi

Europara jo zuten
Baina ez ihesi
Berdin zen berdindu nahiz
Galdu, irabazi
Zer ginen gura zuten
Ezagutarazi.

Gorostiza, Regueiro
Eta gainontzeko…
Ze arrazoi zituzten
Kanpora jotzeko?
Euskal haurrak Europan
Zituzten etxeko
Lagundu nahi zieten
Herritar antzeko
Erbestearen latza
pixkat goxatzeko.

Hamazortzi lagunek,
Faszismoa etsai,
Europara jo zuten
Garaipenaren zai
Gure askatasuna
Baino ez zuten nahi
Baloia arma zela
Edozertarko gai
Futbol-zelaiak ziren
Euren gudu-zela.

—

Polonian

Frantzian ibiliak
Bazterrikan bazter
Handik gutxira ziren
Polonian maizter
Poloniarrak aurka
Jarri ziren laister
Francoren propaganda
Gaztoari esker…
Ez ziren komunistak
Baina balira zer?

Euskalduna omen zen
Ateo ta gorri
Francok hauspoa eman
Zion uste horri
Zer helburu zeukaten
Ez zuten igerri…
Munduari eskeini
Gerra haren berri
Ta bitartean izan
Haur konsolagarri.

Zelaietan jendea
Era haserrean
Inguratu zitzaien
Aldarte errean
Katowicen bost ta lau
Alabeharrean
Beraz poloniarrak
Ohitura zaharrean
Belaunikatu ziren
Gureen aurrean.

—

Burdinezko gerrikoa

Moskun harrera egin zieten
Herritik herrirakoa
Musika-bandak eta gorespenak
Jan-edanetik nahikoa
Futbol-taldeak azaldu zuen
Joko bikain, teknikoa…
Hobe Armada izan bagenu
Taldearen neurrikoa
Egun haietan erori bait zen
«burdinezko gerrikoa».

Lehen ere ume asko zegoen
Errusiarren babespean
Askok haruntza hartu bait zuen
Euskaditik ihestean
Selekzioa joan zen haiei
Lagutnza eman ustean
Futbol partidu batzu jokatuz
Lurralde urrun askean…
Emaitza onak izan zituzten
Asmo bat eta bestean.

—

Georgian

Georgiaren epela
Egur bereko upela
Gure mutilek sentitu zuten
Han zerbait bazela
Harrera bero itzela
Hautsi ezin den kordela…
Selekzioa han sentitu zen
Etxean bezala.

Futbolean gu nagusi
Baina legoke itsusi
Emaitzei soilik begiratzea
Galdu-irabazi…
Han zer ez zuten ikusi?
Herri bat bizkia kasi
Harreman hura ez beza inoiz
Ezerk galerazi.

Georgian festa ta jai
Asko izan zuten nonahi
Denek batera kantatutako
Hainbat doinu alai…
Beso zabalik zeuden zai
Bi herri elkarren anai
Guk begirunez hartu genitun
Haiek gu ere bai.

—

Nortasuna

Nortasuna debekatu digute
batasunaren izenean
apalak besterik ez bagara
nor beldur ote da galtzera?

Mintzatzen dira legeaz
baina geurea da zaharrena
joklariak tinko zelaietan
zaleak aho batez armaietan

Begira aurrera,
bide hau ezin da geldi.

Saldu digute askatasuna
baina eskubiderik ez
badkigu zer den hori, tamalez
hain onak gara ote?

Susmoa airean dago sarritan
FIFA eta estatuak saku berean
kirola negozio hutsa
baina gu bagara aberatsak.

—

Ilusioa

Selekzioak ze etorkizun
Daukan egonagatik ikuskizun…
Bai Frantzia ta bai Espainia
Gainean daukagu ipinia…
Ilusioa!
Eta herriarendesioa
Euskal Herriko selekzioa
Parteahartzea debekatua
Geu izan nahia dugu debekatua
Geu izan nahia dugu bekatua
Baina apurka bagoaz martxan
Bihar-etzirako esperantzan
Herri bat bada
Kirolean duena islada
Geuk nahi duguna izango gara.

Gerrak eragin zuen aintzina
Selekzioa, gure imajina
Aldarrikapenek lotu gero,
Euskara ta herrian bezero
Baina gerora…
Herri bera doanez gora
Poz horren lekuko izango da.

—

Bihotza ezin da erosi

Joku ederraz liluratu ondoren
jokalariei ateak zabaldu zitzaizkien
betiko marrazoek fitxatzeko xedez
diru mordoa eskaini zieten

Hoberenetarikoak ziren, sendo eta dotore
beren etorkizuna erabaki ahal izanez
selekzioari eutsi, indarrez
Euskadiko enbaxadoreak legez

Bihotza ezin da erosi
euskaldunek kalabazak emanik
erraldoiak geratu ziren
gure urrezko hanka gaberik.

—

Ameriketara

Europa utzi eta ondoren
Joan Ameriketara…
Egoeraren berri emanaz
Iritsi ziren bertara
Baina Mexicon ideologiak
Zebiltzan lau haizetara
Batzuek hona tiratzen zuten
Besteren batzuek hara
Selekzioa erakartzeko
Norberaren nahietara.

– Kubara, lagunok, Kubara!

Somos los vascos que llegamos a Cuba (bi)
y en el silencio de las penurias dejamos tierra,
dolor, amigos, sangre y espuma (bi)

Nahiz politika harremanetan
Saltsak izan gehienean
Futbol zelaian aritu ziren
Erarikan behinenean
Garaile irtenaz partidaren bat
Jokatzen zen orenean
Mexicok duen altitudea
Handia da aidanean
Baina Euskadi geratu zen han
Maila goren gorenean

– Que estamos en Cuba!
– No jodas!
– Esto es Cuba hermanos!

Mexicotian abiatuta
Gero jo zuten Habana
Nekea ere pilatu zen ta
Izan zuten nahiko lana
Jose Martiren monumentuan
Utziz lore-sorta bana
Bereganatzen asmatu zuten
Kubako zalego dana
Eta benetan estutu zuten
Lehendik zegon harremana

– Mira que montoncito de gallegos!
– Que somos vascos, joé!

—

FIFAren indarra

Habanatik abiatu,
Itsasora irten
Argentinarainoko
Txangoa zegiten
FIFAk zer indar zuen
Zaila zen jakiten
Partidak jokatzeko
Baimen denak eten
Euskaldunei bizia
Ito nahi zieten

Hantxe geratu ziren
Ez bai ta ez haiemn…
FIFAk agindu zuen
«geldi denok hemen!»
bi hilabete bertan
geratu ondoren
mugitu egin ziren
herdoildu baino lehen
egonean egonda
ezer ez zegoen.

—

Desagerpena

Mexicoraino itzuli ziren
Gehiago egon ezinda
Jokatu nahia eta ezina
Futbolarientzat min da
Espainiako gerra zibila
Bukatu zela jakinda
Erabakia hartu zuten han
Berri horrek eraginda
Selekzioa desagertu zen
Baina lan ona eginda

Batzuk Mexicon geratu ziren
Futbola zuten barruti
Argentinatik eskean heldu
Zitzaizkion beste bati
Nor bere kasa futbol jokoan
Segitu zuten setati
Bizimodua berregin nahian
Beren herritik urruti…
Bi urtetako ahalegin hura
Eskertuko dugu beti.

—

Gure amets urratua

Berrogei urtez egon ondoren
Derrigor barraiatua
Berriro ere martxan jarri zen
Gure amets urratua

Hirurogeitaemeretzian
BAIU EUSKARARI tarteko
Arrazoi asko genitun denok
San Mamesera joateko

Selekzioa martxan jartzeko
Erabakia harturik
Futbolak ere egon nahi zuen
Herriari txertaturik

San Mames izan genuen beraz
Lotura biren islada
Futbola eta herria edo….
Herria eta euskara

Bai euskarari pasa zen eta
Iritsi zen BATEGINIK
Selekzioa orduan ere
Euskarari bat eginik

Herri honi nola izan nahia
Barru barrutik zerion
Selekzioak bere bigarren
Aroari ekin zion.

Sígueme

  • Facebook
  • Instagram
  • LinkedIn
  • X
  • YouTube
  • TikTok

Últimas entradas

  • LA PLUMA ERÓTICA: un viaje por las civilizaciones y sonidos étnicos
  • Málaga: el Ateneo, el MaF y el viento del sur
  • URRUNDIK: la canción sin fronteras
  • Aupa Athletic, carajo!
  • 26 de abril de 1937: GERNIKA y el primer partido de la selección vasca de fútbol EUZKADI
  • Youtube
  • Spotify
  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • Linkedin
  • TikTok

© 2025 Joseba Gotzon · josebagotzon@josebagotzon.com · T. 607 95 61 96

Aviso legal · Cookies

34/2002 Legea onartuz, Merkataritza Elektronikoa eta Informazio Gizartearen Zerbitzuena, ohartarazten dizugu webgune honek cookieak erabiltzen dituela.Ok Informazio gehiago
Cookies

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Siempre activado
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
GUARDAR Y ACEPTAR