• Español
  • Euskara

Joseba Gotzon

www.josebagotzon.com

  • Bio
  • Bira
  • Diskografia
  • Bideoak
  • Argitalpenak
  • JG FE ART
    • Erakusketak
    • Zortzi Bilduma
    • Tubo Bilduma
    • Tablilla Bilduma
    • Otxotea Bilduma
    • Deko Bilduma
    • Varilla Bilduma
    • Beste eskultura batzuk
  • Blog

Desiraren kaia

Joseba Gotzon, hitzak, musika eta abotsa
Arturo García, bateria eta abotsak
Txarlie Solano, bajua
Miguel Moyano, kitarrak
Pedro Hoyuelos, teklatua eta pianoa
Jone Ibarretxe, koroak
Xanpe, grabaketa eta nahasketak

2013ko maiatza eta urria bitarteko hilabeteetan grabatuta, Bilboko Koba estudioan. Euskarazko bertsioa 2016ko abenduan grabatua Koba estudioan. Kitarrak Groove eta Koba estudioetan grabatuak izan ziren.

Hitzen itzultzailea: Ainara Maya Urroz
Hitzen moldatzaileak: Leire Larrazabal eta Joseba Gotzon
Argazkiak: Patrizia Zubieta
Azalaren diseinua: Igarkaute

Urtzen naiz

Zure ondoan zutaz blai onerako, txarrerako
olatuak bazterretan harea inoiz ez dadin lehor.
Xaboi bihurtzen naiz nire aparra goza dezazun
tanta bakoitza zure ahoan aiene xamur batean amaituz.

Emadazu sexua ta urtuko naiz.

Naramazu edonora uneoro bizitzera
zu gabe hilko naiz infernu honetan
zu gabe hilko naiz.

—

Noraezean

Hodeiak itsasoarekin nahasten ditut
lurra gero eta txikiagoa egiten da
barruko oroimina sentitzen dut
ezin neuretik baztertu hitz hauekin bakarrik.

Gaur hegan egin gabe hegalean
ezinezkoa ahaztea hondar haren arrastoa.
Gaur bizitza apetatsua denez
toreatu nahiko nuke mingarri izan gabe mingarri.

Zerua ukitu nahi nuke isiltasuna hautsi nahi nuke
kontzientzia isil dadila zentzuna zora dadila
zure aurpegian marraztu inoiz ezabatuko ez diren musuak
Lo zaudelarik nire begirada ikus dezazun beti.

Ezin dudala bizi izan
Ur, pasiorik gabe
Bizitza azkar doa noraezean
eta bitartean Irtenbide bat behar.
Sentiarazteko, amestarazteko
zurekin edo zu gabe.

—

Musa

Ezusteko goiz batean agertu zinen nire bizitzan
nire aurpegiaren aitzakiaz argitu zenituen ene begiak
hitz-jokoen artean ZU berotzen hasi nintzen
Zure arnasa eta erraiak biluzik uzteko miñaz

 Zure mobilak salatzen zintuen Pasaian zenbiltzala
iraultzen ninduzun ahala  sareetan bilatzen zintudan
gau hartan harriturik ilargiak zentzuraturik
eta oraindik ez dakit zergatik zu joan zinen
zu joan zinen

Blokeatu nazakezu, baztertu nazakezu,
Baina ez, ez, ez, ez, ni ahaztu

Ez da Tabernarik egongo non lilura diezazukedan
ez muxurik, ez irririk ez sexurik, ez orgasmorik
eta esperantza galdurik ta monitorea itxirik
gau triste  isil honetan nire malkoak isuriz

Dei hori bakarrik behar dut edo mezu labur soil bat
non zauriak aitortzen dituzun nik lasai lo egin dezadan
ez dut berriro hasi nahi  ezta “sentitzen dut” bat ere ez
aintzat hartu nazazu naizenagatik besterik ez
besterik ez

—

Zugatik

Leihoa ixten dut ez sufritzeko ez zaitut gehiago molestatuko
zugatik burua galdu dut zugatik loa galdu dut,
Oh, oh, oh, zugatik

Arrazoi duzu, estal dezaket leihoa hormigoiarekin
tristura bada maitasunagatik ez da sendatzen alkolarekin
badakidalako ez dela inoiz ahazten.

Maitasunak ez baitu preziorik
Maitasunak ez baitu markarik,
maitasunak ez baitu saldorik
ez dezala neurri estandarreko maniki batek hondatu
Oh, oh, oh, zugatik

Nolako lurrina eukiko duzun zure gorputzaren auhena
zuk badakizu zer den ixoa ta etengabeko egun luzeak
Oh, oh, oh, zugatik

Zuhurtzia-eredu izan gaitezke, kontzientzia gidatu heldutasunez
galdu araurik gabeko grina nola lokartu gure mozkorra?
badakidalako ez dela inoiz ahazten.

Ez zaitez bizitzearekin konformatu
sai zaitez izaten zoriontsu

—

Hodeiertza

Gaur egia jakinez esnatu naz
nire ametsak amesten hasi dira
ametsak etorri eta joan arren
inork ez daki noiz agertzen diren
itsasoari begira itxoingo naz

Gaur zure ahotsa ezagutzen dudanez
zure irria haize leunaz nahasten dudanez
Itsaso zentzudun eta eroak
zure gogoa dakarkit burura
ta zure gatza nire ezpainetan

Ekaitz basati eta krudeletan
enbatetan non esperantza hiltzen dan
jakingo duzu hodeiertz horretan
beti aurkituko nauzula

—

Hegan egin

Hegan egiten ez baduzu amets egiten ez baduzu
beldurtia bazara, ezin libre izan.
Ez baduzu hegalik, ez baduzu ametsik
inoiz ezin barkatu, ezin sentitu bizirik

Ametsak ixten badituzu faltsuan
ez badira distiratzen
etsiten badute hegan egin gabe
nola lurrartu ote?

Itsaso ta zeruak urratuko nituzke
zure ezpainen beroa hoztu ez dadin sekulan.
Lehenengo ilaran nengoke orduro
zure besoetan esnatzeko goizero

—

Besarkagarria

Arima segurtatu nahi dut oihukatzean urratzen baita.
Aterkia ireki nahi dutzure hitzak busti ez daitezen.
Zure sugarretan su hartu nahi dut eta jakin zure suak ez duela erretzen
ilargi betea bahitu nahi dut zure goiziak argitzen
eta hitzeman beti, beti, beti, zure ondoan izango nauzula.

Besarkagarria naizelako
Zaurgarria naizelako
Ez dut minutu bakar bat ere galdu nahi bizitza honetan
eta haizeak ez lapurtzea ametsak
eta euriak ez zimeltzea musuak

Ilunpetan dantza egin nahi dutnire taupadetara zu hurbildu
gau itsuan galdu nahiko nuke zure edertasunaz jabetzeko
zure eskuartean nahastu nahi dut zure izterretaraino jaitsi
zure Venusa urratu gabe ukitu  itxaronaldi hori oparitu
eta hitzeman beti, beti, beti, zure ondoan izango nauzula.

—

Begirada gurutzaketak

Begirada-gurutzaketak erne eta adi
laster biluzten dira  hitzik esan gabe.

Zure azal leunak bizkortzen du nire desira
nire ezpainek zure zilborrean jira ta biraka
tximeleta bat marrazten dute

Zure eskuekin jolastea nahi nuke
nire bularrean zure taupadak sentitzen
zure pubisa arretaz miazkatzen.

Zure sua itzaltzen bada, ezkutatzen dut ganbaran
bizi dadin, sutu dadin, piztu egin dezan

Ez zait ezer kostatzen ohea desegitea
hitz-jarioa entzutea begirada lapurtzea

Disimulatu arren erretzen nauzu errez
zure aurpegira hurbiltzen, lotsati bat legez,
nire hatzak dardarka hasi berriz

Jarraitu

  • Facebook
  • Instagram
  • LinkedIn
  • X
  • YouTube
  • TikTok
  • Youtube
  • Spotify
  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • Linkedin
  • TikTok

© 2025 Joseba Gotzon · josebagotzon@josebagotzon.com · T. 607 95 61 96

Aviso legal · Cookies

34/2002 Legea onartuz, Merkataritza Elektronikoa eta Informazio Gizartearen Zerbitzuena, ohartarazten dizugu webgune honek cookieak erabiltzen dituela.Ok Informazio gehiago
Cookies

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT