1962
Otsailaren 20an jaio zen Portugaleten (Bizkaia-Euskadi).
1972
Portugaleteko Udal Musika Bandan sartzen du ikasle bezala.
1982
Portugaleten ospatu zen Ibilaldian parte hartzen du.
1984
“Gau hotza” izeneko singlea grabatzen du Akelarre taldearekin. Hilargi Records.
1985
“Inpotentzia” izeneko MC argitara eman du funky-soul erritmoz. Hilargi Records.
1987
- “Botere zalantzakoak” izeneko LPa argitaratzen du. Pop y baladas. Hilargi Records.
- Gasteizen ospatutao III. Musika Bideo Jaialdian euskaraz idatzitako letra hoberenari saria lortzen du, Iñaki Ojedak idatzitako “Botere zalantzakoak” olerkiari esker.
1990
- “Kalapo” izeneko LPa kaleratzen du talde honen izenarekin. Pop eta baladak. Hilargi Records.
- Radio Euskadiko “Fuera de Juego” programak “Euripean” abestia sintonia bezala erabiltzen du urte askoz.
1994
- “Made in Ris” izeneko CDa argitaratzen du Elkar-en eskutik. Hau da bere diskorik komertzialena. Pop eta baladak.
- Nojako Ris hondartzan “Arrosa gorriak” bideoklipa grabatzen du.
1996
“Fuego y brasas” izeneko musika eta dantza ikuskizuna estreinatzen du Barakaldo Antzokian.
1999
- “Nuegga, historias y leyendas” izeneko CDa grabatzen du non Nojako historia kontatzen duen kantuz kantu. Marisa de Vitoria historiagileak idatzi zituen. Nojako Udala.
- Keinu diskoetxeak “Nortasuna” izeneko CDa kaleratzen du Gontzal Mendibil eta Niko Etxart kantautoreekin batera.
- Joseba Gotzon-ek idatzitako Euskadiko Futbol Selekzioaren Historia izeneko liburuan oinarritutako hitzak Andoni Egaña bertsolariak idatziak dira. Iñaki Perurenak, José Angel Iribar-ek, Josu Urrutiak edo Aitor Zabaletak grabaketan parte hartzen dute, besteak beste. ETBk Bilboko Arriaga Antzokian eginiko aurkezpena grabatzen du.
2000
Georgiako bira: Kobuleti, Jelvachauri y Batumi, Niko Etxart eta Gontzal Mendibil kantautoreekin.
2001
Argentinako bira Niko Etxart-ekin batera eta Georgiako Nato Mgeladze (bibolina) eta Medea Kurashvili (pianoa) musikariekin.
2002
- Venezuelako bira Gontzal Mendibil-ekin batera.
- “Fotopoemak” izeneko bira hasten da Bilboko III. Olerki Astean.
2003
- Marrodán Olerki Elkarteak “Fotopoemak” izeneko bere zortzigarren diskoa kaleratzen du Portugaleteko Mario Ángel Marrodán olerkariari omenez. Disko honen aurkezpena Getxo Antzokian egin zuen Poesiaren egun mundialean.
- Bira: Euskal Herria, Catalunya, Burgos, Cantabria, La Rioja,…
2004
- Bartzelonako IX. Barnasants Jaialdia.
- Argentinako bira: Santa Fé, Paraná eta Rosario.
- Euskadi-Catalunya XV Kultur Astea. Floresta (Lleida) Josep Teró kantautore katalunyarrarekin.
- Euskal Herria-Catalunya I. Kultur Astea, Bilboko Kafe Antzokian Katalunyako Quico el Celio taldearekin.
- I. Kantautore Jaialdia. Bilborock aretoan Josep Teró-rekin.
2005
- Marina Rossell eta Josep Teró kantautoreekin batera Ruines d’Empuries-en ospatutako L’Escalako Nazioarteko Musika Jaialdian (Girona-Catalunya) parte hartzen du.
- Nojako kontzertua (Cantabria).
- Lleidako bira: Junedako Foment Antzokian eta La Granadellako Kasinoan.
- Gernikako Elai-Alai Aretoan kontzertu bat eskaintzen du Catalunyako Josep Teró kantautorearekin, EH-CAT III. Kultur Astearen programaren barruan.
- Mario Ángel Marrodán olekariari omenez, hiru kontzertu eskaintzenditu: Madrileko Puerta de Toledo Kulturunean, Fuenmayor-en eta Burgos-en.
- Xabier Gereño idazleari eskainitako omenaldian kantatzen du.
2006
- La Florestako (Lleida) urrezko domina.
- Sant Jordi Jaiaen programaren barruan, Bellpuig-eko (Lleida) Armengol Antzokian kontzertu bat eskaintzen du.
- Italiano bira: Verona eta Erroma.
- Urriaren 3an, Bilboko SGAEn “Gris” izeneko bere bederatzigarren diskoa aurkezten du. Lehenbiziko kontzertua Lleidan (Catalunya) egiten du. Geroago Euskal Herrian (Bilbo, Donostia), Argentinan (Paraná, La Plata, San Nicolás) eta Brasil-en (Sao Paulo).
2007
- Catalunyako bira: Bartzekonako XII Barnasants Jaialdia (Luz de Gas Aretoa) eta Les Borges Blanques-eko Slavian (Lleida).
- Korrika-rako Niko Etxart-ek egindako “Heldu” izeneko abestia beste euskal kantari batzurekin grabatzen du Zuberoko Altzain herrian.
2008
“Padelitis” Bira: Lleida (Café del Escorxador), Festival Barnasants Bartzelonan (Sala Luz de Gas), Madril (Galileo Galilei), Bilbo (Bilborock), “Artistas en Ruta” Alcoin (Centre Cultural Ovidi Montllor), Madril (Café del Arte Nuevo) eta Coslada (Sensorama Jazz Café); Valladolid (Sala Wallaby).
2009
- “25”Bira (25 urte diskogintzan): Nojako San Pedro Elizan (“Noegga, historias y leyendas”).
- Argentinako laugarren bira: San Nicolas-eko Rafael Aguiar Antzokian, Buenos Aires-eko Club Lounge-n.
2010
- Nazioarteko 5. bira, Argentinan eta Uruguay: La Scala de San Telmo (Buenos Aires), 3 de Febrero Antzokia (Paraná), Iparraldeko Euskal Etxea, Villamaríako Euskal Etxea eta Montevideoko Zitarrosa Aretoan.
- “Músico de Portugalete por Haití” kontzertuan parte hartzen du.
2011
- “Lau hormen artean” izeneko diska argitara ematen du eta bere gastelaniazko bertsioa “Entre cuatro paredes”.
- Apirilaren 8an, Marrodán olerkariari omenaldian parte hartzen du, Portugaleteko Burgalés Zentroak antolatuta.
- Abuztuan, Nojako Centro Ocio Playa Dorada zinean kantatzen du, “Padelitis Tour 4” amaitutzat jotzeko.
- Hegoameriketako bira: Itapeví eta Sao Paulo (Brasil); Viña del Mar i Santiago (Txile) eta Sant Nicolas-en (Argentinan).
- “Lau hormen Artean” diska aurkezten du: Bilboko Arteria Campos Antzokian, Santiago de Compostelako SGAEn eta Bartzelonako SGAEn.
- Padelitis Tour 4 padel txapelketa amaitutzat jotzen du Ferrol-en.
- “Mario Angel Marrodán” olerki sarian parte hartzen du, Portugaleteko Santa Klara kulturgunean.
2012
- Catalunyako bira: Lleida, Cardedeu, Barcelona (Ateneu La Forja eta euskal etxea).
- Portugaleteko Santa Klara kulturgunean ospatutako Olerki Egunean parte hartzen du.
- Apirilaren 20an, Lisboako Luso kafean, Marco Rodrigues fado kantariarekin kolaboratzen du.
- Ekainaren 15ean Madrileko euskal etxean “Nortasuna” izeneko diskaren errepertorioa kantatzen du.
- Ekainean “Aupa Athletic, carajo!” izeneko abestia grabatzen du, Bielsari, futbol entrenatzaileari eskainita, Lauro Ikastolako umeekin (Loiu).
- Urrian DVD eta diska grabatzen ditu zuzenean, Portugaleteko Mario Ángel Marrodán olerkariari omenez. Bilboko Campos Eliseos Antzokian egindako kontzertu honetan, Joseba Gotzonek beste kantari batzuk konbidatzen ditu: Niko Etxart, Gontzal Mendibil, Xoan Curiel, Josep Teró, Aurora Beltrán, Tontxu Ipiña, Javier Bergia, Petisme, Argentina eta María Blanco.
- Paraguay, Argentina, Uruguay eta Brasilen bira egiteaz gain, “Nortasuna” izeneko biraren barruan Gordexola, Bermeo, Muskiz, Arrigorriaga edo Karrantzan.
- Abenduan, Marrodán olerki sarian parte hartzen du Portugaleten eta Bizkaiko Kirol Prentsa Elkarteak kirol sariak galan kantatzen ditu “Ilusioa” eta “Zuri, gorri ta berde”, azken hau Leioako Kontserbatorioaren abesbatzeko umeekin.
- EITBk “Marrodán kantatzen” eta “Kirol gala” emititzen ditu.
2013
- Bilboko Campos Elíseos-ko Cúpula Aretoan eta ETBk grabatutako “Marrodán kantatzen” dvda eta “Te necesito” CDa argitara ematen ditu. Kontzertu honetara Joseba Gotzon-ek konbidatu zituen hurrengo katariak: Aurora Beltrán, Tontxu Ipiña, Javier Bergia, Angel Petisme, Argentina, María Blanco, Gontzal Mendibil, Niko Etxart, Xoán Curiel eta Josep Teró.
- Apirilean Easy Jet-ek konbidatzen du Bilbao-Lisboa ibilbidea inauguratzeko. Hegazkinean Lisboako Cristina Vanesa Pereira kantariarekin batera kantatzen du.
- Maiatzean Zaragozan Angel Petismerekin eskenatokia konpartitzen du eta jarrian Catalunyan beste kontzertu batzuk eskaintzen ditu Lleida eta Bartzelonan. Hilabete honetan, Portugaleteko Sociedad Recreativa Burgalesa Castellano-Leonesa elkarteak konbidatzen du poema errezitalean parte hartzeko.
- Ekainean Xoán Curiel kantariekin batera Galizian bira bat egiten du, Santiago de Compostela, A Coruña eta Pontevedran abesten.
- Abenduan “Mario Angel Marrodán” XVII. Olerki Sarietan kantatzen du, Portugaleten.
2014
- Otsailean, “Erotisme” izeneko diska berria argitara ematen du.
- Apirilaren 19an Lleidako La Floresta herrian antolatutako 25. Kultur Astean parte hartzen du.
- Apirila eta maiatza bitartean Argentinan bira bat ematen du Galiziako Xoán Curiel kantautorearekin batera, Rosario, San Nicolás eta Paraná bisitatuz.
- Ekainaren 15ean, Portugaleteko Buenavista auzoan pregoia ematera konbidatzen dute.
- Udan Burgoseko Oña eta Frías herrietan kontzertu bat eskaintzen du.
2015
- Abuztuaren 1ean, Oñako Nazaret antzokian kontzertu ba ematen du.
- Abenduaren 3an Barakaldon ospatutako “Euskara Egunean”, “Nortasuna” izeneko diskaren errepertorioa eskaintzen du.
2016
Otxoteszena proiektuaren barruan “8 + te” ikuskizuna zuzentzen du.
2017
- “Urtzen naiz” eta “Besarkagarria” (bideo klipa) singleak kaleratzen ditu.
- Apirilean XXVIII. La Florestako (Lleida) Kultur Astean parte hartzeko konbidatua da.
- Mari Dapenaren “Amarga” izeneko poemari musika jartzen dio, maiatzaren 18an Portugaleten egindako omenaldian estreinatuz.
- “SGAE Actúa” programaren barruan bederatzi kontzertu eskaintzen ditu Portugaleten, Barakaldon, Bilbon, Gasteizen edo Galdakaon gizarte elkarteei zuzenduta.
- Abuztuan, Burgoseko Medina de Pomareko Ateneo Café Universalen kantatzen du.
2018
- Otsailean Bartzelonako Barnasants Jaialdian parte hartzen du, Harlem Jazz Cluben kontzertu bat eskainiz.
- Apirilean, Bilboko “Botsiko Musika” izeneko zikloa amaitutzat jotzen du, Bertendona Institutuan.
- Maiatzean Mallorcara abiatzen da lehen aldiz, lau kontzertu emanik: Palma, Pollença, Bunyola eta Llucmajor-en. Hilabete honetan, Laredon antolatutako “Artes Paralelas” Jaialdian kantatzen du.
- Uztailean Kuba bisitatzen du, La Habanako Arte Ederretako Museo Nazionaleko Antzokian kontzertu bat ematen duelarik.
- Mexikon bere lehenengo biran, hiru kontzertu eskaintzen ditu: León-eko Udal Artxibo Historikoan, Tolucako II Nazioarteko Poesia Jaialdian eta Mexikoko Euskal Etxean.
- Bederatzigarren bira Argentinan: San Nicolás de los Arroyos (El Alambique), Rosario (Euskal Etxea), Paraná (3 de Febrero Antzokia), Viedma (Kasino eta Udaletxea) eta Patagoneseko Cagliero Etxea.
- JG FE ART marka sortzen du.
- Burdinez egindako “Zortzi” eta “Tubo” izeneko bildumekin eskultura munduan sartzen da. Eta “Deko” izenpean burdinezko mahaitxoen bilduma sortzen du.
2019
- Aurten “35” izenpean nazioarteko birarik luzeena egiten du Ameriketan, diskogintzan bere hogei eta hamargarren urteurrena ospatzeko. Tour hau hasi zenetik hogei eta hamar bat Kontzertu eskaini ditu zenbait herritan: Lleidan, Dulantzin, Karrantzan, Medina de Pomar-en, Laredon edo Leioan.
- Berriz Ameriketara itzultzen da bost naziotara joaten: Habana (Kuba); La Plata, Almagro, Buenos Aires, Posadas, Santa Fé eta Paraná, bere hamaikagarren bidaian Argentinara bi etapatan eginda: lehenengoa) Santiago de Chile bisitatzen maiatz-ekainean eta bigarrenean Montevideo (Uruguayn) irailean. Mexikon “35” izeneko bira amaitutzat jotzen du Ameriketan. Pachucako “Ignacio Rodríguez Galván” 9. Nazioarteko Poesia Jaialdian parte hartzen du, Mexiko hirian, Guadalajaran eta León-en beste kontzertu batzuk eskaintzen.
- Aurten ere “Burdiña eta abotsa” deritzan erakusketa ibiltariari eusten dio: Araban (Dulantzi), Kantabrian (Laredo eta Castro Urdiales) eta Bizkaiko herri hauetan: Getxo, Sestao, Lekeitio, Markina Portugalete, Trapagaran eta Sopela.
2020
- “Urrundik” izeneko singlea argitaratzen du non Argentinako Angel Oscar Giles-ek eta Elisa Gigenak musikariek parte hartzen dute eta “Txarlie” Solanok bajuan. Abesti honetan Japoi eta Ameriketako nazio batzuetako hainbat jendek parte hartzen du.
- COVID-engatik “Urrundik” bira bertan bera utzi eta Kontzertu batzuk eskaintzen ditu Bilboko Euskalduna Jauregian eta Hika Ateneoan; baita Malagako The Hall Aretoan.
- “Burdiña eta abotsa” deritzan erakusketa Erandio, Ortuella, Amorebieta, Barakaldo, Ermua, Bilbao eta Santurtzin erakusten du.
- “Urrundik” izeneko singlea argitaratzen du laguntzaile batzurekin: Argentinako Angel Oscar Giles eta Elisa Gigena musikariekin; “Txarlie” Solano, bajua eta Jone Elordui, biolontxeloa. Hauetaz gain, Amerika eta Japoiko hainbat lagunek parte hartzen dute.
2021
- Banakako erakusketa batzuk egiten ditu burdiñezko eskulturek osatutako “Burdiña eta Abotsa” izeneko proiektuaren barruan: Bilbo, Santoña, Colindres eta Meruelon (Kantabria) , Medina de Pomar-en (Burgos), La Florestan(Lleida), Gorlizen eta Gallartako Meatzalde Museoan.
- Aurten bere bira artistikoak hainbat herritara eramaten du. Malagako The Hall Aretoa bigarren aldiz bisitatzen du. Madrilen bi kontzertu eskaintzen ditu: Búho Real eta Euskal Etxean. La Floresta herrian berriz kantatzen du, Kooperatiba Gunea inauguratuz.
- “SGAE Actúa” programan parte hartzeko aukeratua da, bederatzi kontzertu akustiko emanik.
- Eskola Diplomatikoak antolatutako “Espainia eta Errusiaren arteko lotura historiko eta kultural batzuk 2021” zikloaren barruan hitzaldi bat eskaintzen du.
2022
- “Urrundik” izeneko bira: Málaga, Lugo, Águilas (Murtzia) et Arbeca. Argentinara itzultzen da, Las Flores, Azul, Olavarria, Santa Fé, Paraná eta Buenos Aires bisitatzen.
- Banakako erakusketak: Malagako ateneoa, Lugo (O vello carcere), Águilaseko Auditorioa (Murcia), Calp (Alicante), Torrejón de Ardoz (Madril) Gijón, Santanderreko El Corte Inglesen eta Lanzaroteko aeroportuan. Lleidako Arbecako Vinya els Vilars-en “Otxotea” eta “Tablilla” bildumak estreinatzen ditu. Urtea amaitutzat jotzen du Abartium espazioan (Calldetenes-Bartzelona).
2023
- Banakako erakusketak: Arrigorriaga, Portugalete (CC Ballonti), Bermeo, Bilbao (Expodistrito), Samboal (Segovia), Carrión de los Condes (Palencia) eta Getxo.
- Samboaleko Abesbatzarekin batera kontzertu bat eskaintzen du Samboal herrian eta “Los gudaris del balón” izeneko hitzaldi kontzertu bat Mundakako Kasinoan.
- Abenduan “La pluma erótica” izeneko diska digitala argitaratzen du.