LP+MC. Hilargi. 1987.
A ALDEA
1. Tximeleten pare (Joseba Gotzon)
2. Idatz planeta gainean (Joseba Gotzon / I. Ojeda)
3. Isolaturik odol lurrunean (Joseba Gotzon)
4. Amen arima (Joseba Gotzon / Iñaki Ojeda)
B ALDEA
1. Botere zalantzakoak (Joseba Gotzon / I. Ojeda)
2. Zure ausentzia (Joseba Gotzon)
3. Bete-betean (Joseba Gotzon)
4. Eguzki inguruan (M. Diego de Somonte / P. Basterretxea)
5. Loreal bidali nizkizun (Joseba Gotzon)
Musika: Joseba Gotzon / Manuel Diego de Somonte / Pedro Basterretxea
Hitzak: Joseba Gotzon / Manuel Diego de Somonte / Pedro Basterretxea / Iñaki Ojeda
Produkzioa: Joseba Gotzon
Grabaketa: Tsunami Estudio
Azala: A. Herranz
Carlos Zubiaga: bateria programazioa
Pako Díaz: kabasa eta tinbalak
Fabian Akarregi: baxua
José María Santamaría: kitarrak
Jabier Urrejola: saxo tenor eta sopranoa
Félix Santiago: abotsak
Xabier Amuriza: hitzen itzulpenak
Iñaki López: grabaketaren teknikoa
Josean López: nahasketak
Tximeleten pare
Ilargipean, itsasoaren ondoan
haren malko finei bakardadea darie
ikusiz nola beirazko euriak
haren ametsak daramatzan jitoan.
Haren poroak agortasunaren lurrin
zeruak onartzen nazioarteko bake gisan
besteak baino gehiago izaten saiatu zen
hegatzeko zorionaik bilatu gabe.
Hegan, hegan tximeleten pare;
hegan, hegan ez presa ez bide.
Eutsiko dio bere ebanozko makilan
linborazko hegada nahian
bere atseden gogoa ezkutatuz
harresi eta mitoen artean.
—
Idatz planeta gainean
Izugarrizko planeta
izugarrizko zauriekin
ideiak izarretan lurruntzen
dituzten zoruak.
Gilotina haundi zorrotza
esferan jauzkari bera
oroitzapenezko sinbolo kanpotarrek
haren soslaia osatzen dutela.
Kabinaltasuna nabari da
lur kiskalietan zehar
hormigoizko eta hondarrezko
oihanezko aeromodelismoan.
Zeren tronuei josten bait dituzte
bihurkin gradatuzko torlojoak
heuren oin astunetan.
Idatz historia arrosazkoak
hautsezko panfletoetan
betiko gosearen fasziskuluak
betikoak diren bezala gezurrak
hilenak batez ere
ez hainbesteko bizienak.
—
Isolaturik odol lurrunean
Zolak usnaka baldosa zahar hotzetan
lainoek murgiltzen naute izarren erritmoan
isolaturik izarrak eta kokak
irakitzen dituen odol lurrunean.
Begirada gurutzatuak motel eta indarge
buru soilduen zorura jaisten
eta ileak neguko ihintzaren gisan
gizaki apalduari krabelinak izozten.
—
Amen arima
Beteriko maitasunak direnean
eta laztana gau hondatuan
zintzilik dagoenean
hutsune batek haren gorputzean
itotzen ditu bere odol
ahituaren sentimenduak.
Itsasandere ederrak
isilpeko hondartzak
bakoitzak seme bana,
berea, arima.
Aulkian hotz eseria
isilik hiltzen bizirik
isileko mingostasunean
horra ama, lehen minetan
bere arima samindua murgiltzen
bakartate isurian.
Zeruetan igeri dira
aingeru galduen
gisan heuren umeen
arima ikusteaz beste paturik gabe.
—
Botere zalantzakoak
Karikatura txikiak zuloetan zeharka
elkarren larritasunez heuren buruak
ispilu opakuetan ikustean.
Jakin bezate nola duten izena,
adinaren buruerak, gerla irabaziak pilatu
eta sorgin ipuinak asmatu.
Bere inizialak ditu torpedoak
proba itsuetan sinaturik
hainbeste errespeto isuriz
denak zalantzaz beterik.
Egi-egia bada ere,
ez dago sentitzea besterik
otoitz gerlariak
gogoetatzat harturik.
Hiltzen dira eta bilakatzen
alokairuzko hegazti
goiz batean habia bonbardatzen
eta bestean berria egiten.
—
Zure ausentzia
Oi, ene maite, zure izenik ez dut gogoan
arantzea zait zure ausentzia
nire nahigabe haundiaren arantzea
zutaz pentsatzen.
Zure itsas hondar gozoan sartzen nintzen
nire tanta leunak eta hotzak berotuz
zure hondarrezko aleetan
udaberriko eguzki iheskorretik sortuetan.
Ohean bizi izaniko
uneak gogoratzen.
Neure itsaertzeko hondarra zintudan
horregatik, zurekin noake maitasuna biziz
ni berriz itsasoko ura ninduzun
horregatik, ene maite, hil beharra dut.
—
Bete betean
Gure herriko taberna hoiek
ilunabarrean daude
eta izpiek gorputzeraino
musika sartzen digute.
Gure herriko taberna hoiek
ilunabarrean daude
une batean gure ezpainek
gozamen zerbait badute.
Bete-betean
jarri borrokan.
Hegaz ibili espazioan
kolorezko hodeitan
eta ikusi bururatuak
irudiak buruetan.
Bete-betean
jarrai borrokan.
—
Eguzki inguruan
Bilatzen dut
eguzki argiaren inguruan
indar hori pakean
beti datorren bakoitzean doala.
Maitasuna, benetan, beti ezkutatuta zugan
Maitasuna, benetan, inork daki zer den eta.
Gris tristea jantziz
urdin alaia aldatuz
prosa nire bihotzean
egarriari ura bezela.
—
Loreak bidali nizkizun
Zalantzazko amets bildurgarrirantz noa
txapain hurrupadaz mindurik gogoa
eta uhinetan zure abots bero, gozo eta bigunak
dakarkit amodioaren oroitzapenak.
Ameskaitz zital hau nahi nuke urtu
loreetara, etxera, erritmoetara bihurtu
itsasoan eztuaren lurrinean nire izana ebatzi
Nerbioi sentituaren kea irentsi.
Agian, itzulera honetan zure azala zuria izango
agian, zure poroak erdi itxirik egongo
baina aitor dut horrelakorik ezer ezbalitz ere
urtuak izango direla bi amets aurkako.
Loreak bidali nizkizun esanez maite zaitudala
eta zure abotsa nire gogoan bizi dela.