Joseba Gotzon, hitzak, musika eta abotsa
Arturo García, bateria eta koroak
Txarlie Solano, bajua
Miguel Moyano, kitarrak
Pedro Hoyuelos, teklatua eta pianoa
Jone Ibarretxe, koroak
Xanpe, grabaketa eta nahasketak
2013ko maiatza eta urria bitarteko hilabeteetan grabatuta, Bilboko Koba estudioan. Kitarrak Groove eta Koba estudioetan grabatuak izan ziren.
Hitzen itzultzailea: Ainara Maya Urroz
Hitzen moldatzaileak: Leire Larrazabal eta Joseba Gotzon
Argazkiak: Patrizia Zubieta
Musa de la noche a la mañana (Musa gauetik goizera)
Ezusteko goiz batean agertu zinen nire bizitzan
nire aurpegiaren aitzakiaz argitu zenituen ene begiak
hitz-jokoen artean ZU berotzen hasi nintzen
zure arnasa eta erraiak biluzik uzteko miñaz.
Zure mobilak salatzen zintuen Pasaian zenbiltzala
iraultzen ninduzun ahala sareetan bilatzen zintudan
gau hartan harriturik ilargiak zentzuraturik
eta oraindik ez dakit zergatik zu joan zinen
zu joan zinen.
Blokeatu nazakezu, baztertu nazakezu,
baina ez, ez, ez, ez, ni ahaztu.
Ez da tabernarik egongo non lilura diezazukedan
ez muxurik, ez irririk ez sexurik, ez orgasmorik
eta esperantza galdurik ta monitorea itxirik
gau triste isil honetan nire malkoak isuriz.
Dei hori bakarrik behar dut edo mezu labur soil bat
non zauriak aitortzen dituzun nik lasai lo egin dezadan
ez dut berriro hasi nahi ezta “sentitzen dut” bat ere ez
aintzat hartu nazazu naizenagatik besterik ez
besterik ez.
—
Abrazable (Besarkagarria)
Arima segurtatu nahi dut oihukatzean urratzen baita.
Aterkia ireki nahi dutzure hitzak busti ez daitezen.
Zure sugarretan su hartu nahi dut eta jakin zure suak ez duela erretzen
ilargi betea bahitu nahi dut zure goiziak argitzen
eta hitzeman beti, beti, beti, zure ondoan izango nauzula.
Besarkagarria naizelako
zaurgarria naizelako
ez dut minutu bakar bat ere galdu nahi bizitza honetan
eta haizeak ez lapurtzea ametsak
eta euriak ez zimeltzea musuak.
Ilunpetan dantza egin nahi dutnire taupadetara zu hurbildu
gau itsuan galdu nahiko nuke zure edertasunaz jabetzeko
zure eskuartean nahastu nahi dut zure izterretaraino jaitsi
zure Venusa urratu gabe ukitu itxaronaldi hori oparitu
eta hitzeman beti, beti, beti, zure ondoan izango nauzula.
—
A la deriva (Noraezean)
Hodeiak itsasoarekin nahasten ditut
lurra gero eta txikiagoa egiten da
barruko oroimina sentitzen dut
ezin neuretik baztertu hitz hauekin bakarrik.
Gaur hegan egin gabe hegalean
ezinezkoa ahaztea hondar haren arrastoa.
Gaur bizitza apetatsua denez
toreatu nahiko nuke mingarri izan gabe mingarri.
Zerua ukitu nahi nuke isiltasuna hautsi nahi nuke
kontzientzia isil dadila zentzuna zora dadila
zure aurpegian marraztu inoiz ezabatuko ez diren musuak
Lo zaudelarik nire begirada ikus dezazun beti.
Ezin dudala bizi izan
ur, pasiorik gabe
bizitza azkar doa noraezean
eta bitartean Irtenbide bat behar
sentiarazteko, amestarazteko
zurekin edo zu gabe.
—
Me derrito (Urtzen naiz)
Zure ondoan zutaz blai onerako, txarrerako
olatuak bazterretan harea inoiz ez dadin lehor.
Xaboi bihurtzen naiz nire aparra goza dezazun
tanta bakoitza zure ahoan aiene xamur batean amaituz.
Emadazu sexua ta urtuko naiz.
Naramazu edonora uneoro bizitzera
zu gabe hilko naiz infernu honetan
zu gabe hilko naiz.
—
Por ti (Zugatik)
Leihoa ixten dut ez sufritzeko ez zaitut gehiago molestatuko
zugatik burua galdu dut zugatik loa galdu dut,
oh, oh, oh, zugatik.
Arrazoi duzu, estal dezaket leihoa hormigoiarekin
tristura bada maitasunagatik ez da sendatzen alkolarekin
badakidalako ez dela inoiz ahazten.
Maitasunak ez baitu preziorik
Maitasunak ez baitu markarik,
maitasunak ez baitu saldorik
ez dezala neurri estandarreko maniki batek hondatu,
oh, oh, oh, zugatik.
Nolako lurrina eukiko duzun zure gorputzaren auhena
zuk badakizu zer den ixoa ta etengabeko egun luzeak,
oh, oh, oh, zugatik.
Zuhurtzia-eredu izan gaitezke, kontzientzia gidatu heldutasunez
galdu araurik gabeko grina nola lokartu gure mozkorra?
Badakidalako ez dela inoiz ahazten.
Ez zaitez bizitzearekin konformatu
sai zaitez izaten zoriontsu.
—
Cruce de miradas (Begirada gurutzaketak)
Begirada-gurutzaketak erne eta adi
laster biluzten dira hitzik esan gabe.
Zure azal leunak bizkortzen du nire desira
nire ezpainek zure zilborrean jira ta biraka
tximeleta bat marrazten dute.
Zure eskuekin jolastea nahi nuke
nire bularrean zure taupadak sentitzen
zure pubisa arretaz miazkatzen.
Zure sua itzaltzen bada, ezkutatzen dut ganbaran
bizi dadin, sutu dadin, piztu egin dezan.
Ez zait ezer kostatzen ohea desegitea
hitz-jarioa entzutea begirada lapurtzea.
Disimulatu arren erretzen nauzu errez
zure aurpegira hurbiltzen, lotsati bat legez,
nire hatzak dardarka hasi berriz.
—
Volar (Hegan egin)
Hegan egiten ez baduzu amets egiten ez baduzu
beldurtia bazara, ezin libre izan.
Ez baduzu hegalik, ez baduzu ametsik
inoiz ezin barkatu, ezin sentitu bizirik.
Ametsak ixten badituzu faltsuan
ez badira distiratzen
etsiten badute hegan egin gabe
nola lurrartu ote?
Itsaso ta zeruak urratuko nituzke
zure ezpainen beroa hoztu ez dadin sekulan.
Lehenengo ilaran nengoke orduro
zure besoetan esnatzeko goizero.
—
En el horizonte me encontrarás (Hodeiertza)
Gaur egia jakinez esnatu naz
nire ametsak amesten hasi dira
ametsak etorri eta joan arren
inork ez daki noiz agertzen diren
itsasoari begira itxoingo naz.
Gaur zure ahotsa ezagutzen dudanez
zure irria haize leunaz nahasten dudanez
Itsaso zentzudun eta eroak
zure gogoa dakarkit burura
ta zure gatza nire ezpainetan.
Ekaitz basati eta krudeletan
enbatetan non esperantza hiltzen dan
jakingo duzu hodeiertz horretan
beti aurkituko nauzula.