Musika: Joseba Gotzon
Hitzak: Joseba Gotzon, Mercedes Estibaliz, Iñaki Ojeda
Moldakuntzak: José Luis Canal (2, 3, 4, 5, 6, 7, 9), Pedro Hoyuelos (1, 8), Joseba Gotzon (10)
Bateria: Hasier Oleaga
Kontrabajua eta baxua: “Tato” Gracia
Pianoa eta teklatuak: J. Martín
Kitarra akustikoa eta klasikoa: Joseba Gotzon
Kitarra flamenkoa: Héctor de la Vega (8)
Perkusioa eta koroa: Daniel Amat (10)
Produkzio ejekutiboa: Joseba Gotzon
Musika produkzioa: Joseba Gotzon eta Juanan Ros
Grabaketa eta nahasketak: Juanan Ros
Argazkiak: Iñaki García Uribe
Diseinua: Igarkaute
Fotokonposaketa: NOP
Banaketa: Zabaltzen
Gasteizeko El Cantón de la Soledad estudioetan zuzenean grabatua izan da, 2006ko uztailean, abuztuan eta irailean.
“I t’enyorem molt” izeneko abestia Jordi Baiget-ek idatzitako “Carta de Roger i Jordi a Montse en el dia del seu aniversari de l’any 2005” eskutitzean oinarrituta dago. “Bagdad” abestia Irak-eko Mawj Al Obaidi bederatzi urtetako neskak idatzitako bertso batzuetan oinarrituta dago.
Eskerrak:
Blas Fernández, José Luis Canal eta Luis Alberto Requejo musikariei, azken lau urte hauetan zuzenean etortzeagatik; Catalunyako Carles Duarte olerkariari; Pere Camps-i bere konfidantzagatik; Jordi Baiget-i bere laguntasunagatik; Gasteizko La Fusa dendako Patxi Lebrancón-i perkusioa uzteagatik; Yolanda Arteagoitia, Eider Torrijos, Helene Varela González eta Itxaso Gorbeña Garai-ri.
GRIS 1988 eta 2006 urteen bitartean idatzitako abestien bilduma bat da, proiektu ezberdinetan jota baina inoiz ez dira grabatu.
GRIS garai inedito baten herentzia da non bizi garen gizartea ironizatzen duen, ez legezko eta legezko gerlak salatzen dituen, erreflexio pertsonaletan murgildutako maitasunezko historiak kontatzen dituen.
GRIS disko honen bitartez, Joseba Gotzon pop girora itzultzen da, soinu akustikoari eutsiz eta erritmo dezberdinak landuz.
Larrosa hori (1994)
Beti puntilletan ibiltzen naiz
ez molestatzeko sekulan
ez nuke nahi zu galdu bistatik
ea eskapatzen zaren gauean.
Malenkoniaz blai blai blai blai
bazterrean ibiltzen naiz
zure irria nire konpainia
bakardadea nire grazia
Geroari desafiatzen diot
mugak zeharkatzen ditut
egunsentiaren pribilegioa naiz
ilundu arte amets egiten dut.
Negarrez ikusten banauzu
bizirik sentitzen naizelako da
abesti honek sorginduko balu
zuretzat da, hala fedea.
Salalalalala non dago larrosa hori
Salalalalala zure usainik gabe
itsasora noa, ene musa zaharra
amets egiteko zurekin.
Beti maitasuna aitxakia izan da
ez mintzatzeko gerraz ta esturaz
pena honek mintzen dizkit ene zainak
ez nuke nahi galdu nire poza.
Zure irribarrearen bila noa
gauez eta goizez distiratzen duena
bizitza triunfatzeko bada
hemen nauzu borrokatzeko gertua.
—
Bagdag (2005)
Segurtasuna desagertu egin da nire aberrian
Irakeko gaisotasuna da lapurketa
aberastasunik ez eukitzea nahi izango nuke
atzerritarrak kentzera ez etortzeko inoiz.
Bederatzi urtetako neska batek
kantu latz hau idatzi zuen
Mawj Al Obaidi du izen polite
ta bizi da zauritutako Bagdaden.
—
Ez naiz damutzen (1995)
Aspaldian utzi nion amets egiteari esnatuta
horregatik erosi nituen bota batzuk “todo terreno”
eta tristurak deitzen nauenean
txiri egiten dut ahal bezala
ez badu preziorik bizitzak
alokatzen dugu ahal dugun bezala.
Kale bustietan zehar isladatzen da nire silueta
pixkat nekatuta baina inoiz errendituta
kaleak zabalak badira ere ez dakusat irtenbiderik
gezurrez beteriko hiri madarikatu honetatik.
Esperantza kaleko bederatzi zenbakian
lehioan ikusten zaitut belarrietaraino “plata”z beteta
eta ni ITTetara noa nire katxet bila
denetarik egiten badakidala
josi ezik, oh la la!.
Mila ate jo, mila promesa entzun
ez dut nahi arrunta izan
baina me cago en ellas
bakarrik lan bat nahi dut eta diru apur bat
ta itsusi guztiekin solidario izatea.
—
Neguko euria (1995)
Deitu eta beitu baina ez asmatu
zure begietan ezer negar egiteko
zure gurutzea badago, utz nazazu lapurtzen
ta arnasa ematen amaieraino.
Aspaldian sentitu dudan amodio bat da
zure maitaldia nora doan jakin gabe
ez banintz izango zuria, ez naiz damutzen
ene sentimenduak agerian uztean
aitortzeko: maite zaitut.
Beldurrean haizea entzuten dut txistuka
zure edertasuna babestuz neguko eurian
kontsolatu nahi nuke zure tristura
izarrak ikusten ditut zure ondoan.
Ez zait inporta zure hazienda, zure pobrezia
biluzik berdinak gara denak
ezbanauzu aukeratzen ez naiz damutzen
ene sentimenduak agerian uztean
aitortzeko: maite zaitut.
—
Amets egiteko jaioa (1995)
Amets egiteko jaioa
arantza ta fiasko artean
pakearen bila doa
ahazteko malurak
arrosazko eskuak ditut
sendatzeko zauriak
ta benetako izar bat
argitzeko zure egunak.
Si tem vas
t’e esperare a la mar
qu’ens va veure trencar
silencis amb els riures.
Si tem vas
lluitare fins arrebatar
la teva sang i la teva tendresa
i la teva tendresa.
Ordu txarrean heldu zara
denborak zentsuratuta
barrutik zu ikustean
emango nizuke gorputza
denboraren aliatua naiz
zure bizitza desafio bat
maitasuna tronoa
zoriontasuna erreinua.
—
Deserria (1988)
Hizkuntzatik at nago
hutsaren hautsian
eskuak dardar asper tinta
honekin idaztean.
Oroitzak dit oraina mintzen
ta haritz debekatuaren hizketan
gorputz hunatu honek hartzen
bertso boga honetatik atseden
deserri mingots honetan.
Hobe da hilik egon dio
burdina ta amaraun artean
errai gabe aurkitzea baino.
—
Malura (1996)
Ez dakit non jaio itsasoa
baina uhinek dakarte pakea
ez dakit non hasi bizitza
ez dakit non amaitu malura.
Kantu horri hitzen bila nabil
etengabeko mina amatzen delarik
ta ez badut sortzen poemarik
ene penak bai kontsolaturik.
Inoiz ez dut gerrarik onartuko
legezko inbazioak askoz gutxiago
hainbesteko inozentzia, zertarako?
amets egiteko goizero!.
Hilak, odola
Malkoak, sufrimendua
Gosea, hilketa
Lurra, pobrezia
Botereak, errudunak
Bankuak, aberatsak
Dirua, pobrezia.
—
Zure pausoak (2000)
Goiz horietako batean
eguzkia distiratzean
ibiltzen ikusi zintudan
nirea zinela ametsetan.
Egunak pasatu ahala
zure pauso tinkoak
miazkatzen nituen
eta gauea heltzean
esperantza zijoazkit
eguzkiaren irteeraren zai.
Pentsamenduen bazterrean
beldurrak uxatzean
ene motxilan kuraia sartuta
irla lekuko gisa
nengoen kafe hortan
idilio hau hasi zen han
apar eta uhinen artean.
Ta amets egin nuen
zure musuak bilatzearekin
zure begiei aurre egin
gaua eta goiza konpartitzearekin
zure gorputzaz bertsoak egin
bihotza sentitu bizirik
denbora lauskitu zurekin
amodiak hegoak eta jokua
ematen ditu
berriz hasteko
apar eta uhinen artean
idilio hau hasi zen han
apar eta uhinen artean
beti beti ametsetan.
—
I t´enyorem molt I (Te añoro, 2005)
(Carta de Roger i Jordi a Montse en el dia del seu
aniversari de l’any 2005)
Tot just fa unes hores que ens has deixat
i t’enyorem molt, i t’enyorem molt,
els ulls són plens de llàgrimes
per tot l’amor que per tu jo he sentit.
Ara que descanses, que has deixat de patir,
t’escric aquesta carta amb el cor encongit
que breus s’han fet aquests 24 anys!
sempre amb el teu somriure, sense desànim.
I t’enyorem molt, i t’enyorem molt
de sentir la tendresa de la teva mà al meu cor
I t’enyorem molt, i t’enyorem molt,
de sentir la teva llum encenent el meu cor.
Vaig aprendre de tu a emmudir l’enveja,
a expressar-me en veu alta i a dir el que pensava
vaig travessar fronteres en nom teu
i quan no hi eres somniava amb tu en un món millor.
I ara que teníem el més preuat tresor de tots,
ens ha traït el teu fràgil cos,
però des dels cims que escalàvem
veuràs com parla, i riu, i juga i creix.
—
Gris (2006)
Ilusioak ez dauka mugarik
irribarreak ez dauka sekreturik
zoramenak ez dauka bururik
eskuak ez dauka gezurrik
baina nik badakit maitasuna
bizi dela guzti honekin.
Miñak ez dauka aztarnarik
askatasunak ez dauka legerik
ixileak ez dauka kolorerik
negarrak ez dauka soinurik
baina nik badakit maitasuna
bizi dela guzti honekin.