
Single. Kdenetarik. 2017
Joseba Gotzon, hitzak, musika eta abotsa
Arturo García, bateria eta koroak
Txarlie Solano, bajua
Miguel Moyano, kitarrak
Pedro Hoyuelos, teklatua eta pianoa
Jone Ibarretxe, koroak
Xanpe, grabaketa eta nahasketak
Álvaro García (Groove), kitarren grabaketa
Ainara Maya Urroz, hitzen itzultzailea
Leire Larrazabal eta Joseba Gotzon, hitzen moldatzaileak
Koba Estudio-etan grabatuta
Besarkagarria
Arima segurtatu nahi dut
oihukatzean urratzen baita.
Aterkia ireki nahi dut
zure hitzak busti ez daitezen.
Zure sugarretan su hartu nahi dut
eta jakin zure suak ez duela erretzen
ilargi betea bahitu nahi dut
zure goiziak argitzen
eta hitzeman beti, beti, beti,
zure ondoan izango nauzula.
Besarkagarria naizelako
Zaurgarria naizelako
Ez dut minutu bakar bat ere galdu nahi bizitza honetan
eta haizeak ez lapurtzea ametsak
eta euriak ez zimeltzea musuak
eta euriak ez zimeltzea ametsak (2)
Ilunpetan dantza egin nahi dut
nire taupadetara zu hurbildu
gau itsuan galdu nahiko nuke
zure edertasunaz jabetzeko
zure eskuartean nahastu nahi dut
zure izterretaraino jaitsi
zure Venusa urratu gabe ukitu
itxaronaldi hori oparitu
eta hitzeman beti, beti, beti,
zure ondoan izango nauzula.